XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorio berdintsua atera zuten hemen ere: nahiz eta azoketan saltzen diren gauzarik bitxienak ikusi, ez zuten zorionik aurkitu.

- Neuk aurkitu beharko dut bere artean esan eta horra non abiatzen den gizon aberats hori.

Baina ez zekien non galdetu, ez nora joan.

Etxe zahar baten atarian eserita zegoen agure zahar bati galdetzea erabaki zuen.

- Aitona, zu zoriontsu al zara? - Bai, noski, izango ez naiz bada! erantzun zuen aitonak.

- Eta non aurkitu duzu zoriona? - Hementxe.

- Eta nola? - Ba, oso erraza da.

- Hauxe da nire herria, hauxe nire etxea, hemen bizi izan zen nire emaztea, hemen jaio eta hazi ziren nire seme-alabak eta ilobak.

- Guztiekin ondo konpontzen eta guztiei laguntzen saiatu naiz, eta askoren esker ona ere jaso dut.

- Zer gehiago behar duzu?.

- Eta non erosten da hori? - galdetu zuen aberatsak.

- Ez dut uste erosten denik erantzun zion aitonak, hori egin egiten da.

- Nik ez nuen erosi beharrik izan, eta, gainera, dirurik ere ez neukan.

Gizon aberatsak zoriona lortzea beretzat lan zail samarra zela ikusi zuen.

Ez dakigu gero zer egin zuen.